PORTFOLIOA


Blog honi amaiera emateko, azken hausnarketa bat egingo dut kurtso osoari buruz.
Azterketak ailegatzear daude, beraz Blog honi amaiera egin beharra daukagu.
Gure irakasleak kurtsoaren hasieran Blog bat egin behar genuela esan zigunean, pixkat galduta nengoen, lehenengo aldia zelako Blog bat egingo nuelako.
Baina denborarekin, eta irakasgaia ulertzen joan nintzenean, errazago irudi zait egitea.
Astero zailatu izan naiz, klasean eman eta egin duguna igotzen, baina batzuetan pixkat zaila izan zaidan ere, lortu izan dut egin dugun guzti-guztia hemen adieraztea.
Egin dugun guztia gogoratzeko, bidai motz bat egingo dizuet, beraz, espero dut zuen gustokoa izatea.

Lehenengo astean, irakasgaiari hasiera eman eta gero, Ivan Illich-eri buruz hasi ginen lan egiten. Bere pentsamendua hobeto ulertzeko eta ikasteko modu tradizionala alde batera utzita, beraren 3 kapitulo irakurri izan genituen, eta irakurri eta gero hainbat galdera erantzun izan genituen denon artean. Esan beharra dut, ideia hau asko gustatu zitzaidala, testuren bat ondo ez ulertzerakoan, ondoren klase guztiarekin komentatu eta oso argi gelditzen zirelako ideia guztiak.

Ondoren, gorputzaren esanahiaren garrantziari buruz hasi ginen bueltak ematen, eta lehenengo bista batean txorakeri bat dirudi arren, gure gorputzak aztertzea oso gauza garrantzitsuak dituela konturatu izan nahiz. Horretarako bi jarduera oso politak egin genituen, eta lan hori burutzeko kalera nahiz beste ikastola batzuetara joan ginen, eta modu oso dibertigarria izan zen gauza desberdin bat lantzeko.

Lan hori amaitzerakoan eta klaseari azaldu eta gero, taldeka hainbat performance egiten hasi ginen Ivan Illichen kapituluekin zerikusia zutenak. Lan hau gehien gustatu izan zaidanen arteko bat da. Ikasturtearen hasieran ez nuen ezta entzun “performance” hitza, beraz horrelako bat egin behar genuela entzuterakoan pixkat beldurtu nintzen gaizki egingo genuela pentsatuz. Baina ulertu ostean, modu oso erraza eta dinamikoa iruditu zitzaidan, egunero bizitzen ditugun ekintza eta jarduera batzuei buruzko hausnarketa polit bat egiteko denon artean. Eta gehien gustatu zaidana izan da, gutako bat ideia bat esatean, beste batek beste bat esaten zuela besteek konturatu ez ginena. Beraz lan kooperaibo oso polita izan da.

Hori bukatu eta ikasteko modu desberdinak ikusi izan genituen, adibidez homeschooling-a. Lehenago, irakasle funtzioan ikusi izan genuena, baina hobeto ulertzeko oso aproposa iruditu zitzaidan.

Geroago Tom Boy izeneko pelikula ikusi genuen, eta oso interesgarria iruditzeaz aparte, errealitatean ikusi izango ditugun kasuak hobeto ikusteko oso lagungarria iruditu zitzaidan, hori buruz hausnartzeaz aparte.

Hainbat bideo ikusi ondoren, kurrikuluma aztertzen hasi ginen. Hasiera batean ez nituen oso ondo ulertzen kurrikulum mota guztiak, denak berdin ikusten nituelako, baina argazkien lana egin ostean, argiago gelditu zitzaidan eta gainera lehenago begiratu ez nituen gauzetaz konturatu nintzen.

Kurtsoaren lan garrantzitsuena egiteko Salburuara joan ginen nik eta nire taldeko kideak, lan modularra aurrera eramateko, eta honi lotuta unitate didaktikoa egiteko garaia ailegatu zen. Hasieran lan erraza iruditu zitzaidan, baina asteak pasatzen hasi zirenean, eta lanak pilatzen joan zirenean asko agobiatu nintzen pentsatzen genuelako ezin izango genuela amaitu eta ondo egin, baina azkenean lan eta esfortzu handia egin ostean lortu izan dugu.

Unitate didaktiko hau amaitu baino pare bat aste lehenago, kartografia bat egin eta metodologia desberdinak ikusi genituen. Metodologien inguruan esan beharra dut irakurri izan behar genituen testuak pixkat luzeak zirela, baina hala ere, asko ikasi izan dut lan horretaz. Metodologia desberdinak ikusi izan ditudalako, beti ere ohituta gaudelako gauzak memoriaz ikastera.
Kartografia aztertuz, lan oso polita eta hausnartzeko asko zituena iruditu zait. Asko disfrutatu izan dut egiten, gainera asko gustatzen zaizkit horrelako lanak egitea, beraz oso motibatuta egin dut. Bestetik, modu oso ona ikusi dut hau egitea gaur egungo arazoak eta ikuspegia ikusteko eta era desberdin batean adierazteko. Gainera, eskola mota desberdinak aztertu izan genituen, lehenik entzunda bakarrik nituenak, eta beraiei buruz gehiego ikasteko balio izan zaidana.

Lan potolo horiek alde batera utzita, hainbat irakurgai, eta bideo desberdinak ikusi izan ditugu lauhilabetean zehar, gauza berri asko erakutsi izan didatena, esate baterako; Irudien biolentzia, Esther Ferreren metodologia, Examined Life bideoa, Beatriz Preciadoren elkarrizketa, edota konpetentziei buruzko lana. 

Eta lehen azaldu dudan bezala, irakasgai hau lan modularraren eta unitate didaktikoaren entregarekin amaitu izan da.

Espero dut Blog-a interesgarria iruditzea eta gauza askotarako erabilgarria izatea. Eta hau guztia esan ondoren, esan behar dut honekin Blog-a itxi egingo dudala, uda izkinaren bueltan dago eta!
Mila esker irakurtzeagatik.
Beste batera arte.
agur bilaketarekin bat datozen irudiak

Comentarios

Entradas populares de este blog

IVAN ILLICH

LA CRITICA DE LAS HERRAMIENTAS

PERFORMANCE IV