Hurrengo egunetan, Ivan Illich-en hainbat kapitulu desberdin irakurri izan ditugu, beraren pentsamenduak eta ideiak hobeto ulertzeko eta ezagutzeko. Lehenengoa, ¨La critica de las herramientas¨ du izena. Bertan, Illich-ek aipatzen du berarentzat herramientak dispositibo bat direla helburu bat lortzeko, adibidez ordenagailuak, arkatzak… Gainera, azaltzen du beraren ustez gaur egun ez garela gai nahi duguna aukeratzeko, baizik eta instituzionalizatuta gaudenez, inposatzen digutena ikasi behar dugula, eta honekin berarekin bat egiten dut. Bestetik, aipatz en du, eskolatik aparte gure kabuz ere gauza asko ikasi ahal dugula, gure eguneroko bizitzan zehar. Eta ikasteko, ez dela beharrezkoa eskolara joatea. Honekin esan beharra dut, guztiz ados nagoela, ez dela bakarrik garrantzitsua eskolan ikasten duguna, gure eguneroko bizitzan ere gauza oso garrantzitsuak ikasten ditugulako. Amaitzeko, adierazten du, eskolak ezin dituela jatorriz ekartzen ditugun ezaugarriak...
Comentarios
Publicar un comentario