Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2019

NIRE KLASEKO BLOG-AK

Hemen uzten dizuet nire klaseko guztien Blog-ak, beste batzuk ikusi nahi ezkero aukera edukitzeko. Bakoitzak bere idazteko era du, beraz, informazio berdina egon harren, bakoitzak bere hausnarketa txikiak egin ditu bere modura, beraz guztiekin zerbait ikasi ditzakegu. TALDEAREN IZENA NIRE IZEN-ABIZENAK NIRE BLOGAREN HELBIDEA Spice Girls Ana de la Vega Ruiz https://anadelavegadidaktika.blogspot.com/ Spice girls Irati Divar Laserna https://iratidivardidaktika.blogspot.com/ Spice girls Maialen Gallego Ruiz DidaktikaMaialen.blogspot.com Spice Grils Uxue Santa Cruz Gómez https://didaktikauxue.blogspot.com/?m=1 Spice Girls Saray Cristobal Fernandez https://saraycristobal.blogspot.com/ WHALE Aiala Alonso Río https://aialaalonso.blogspot.com/ ZARI Zuriñe Zurbano Rojo https://zurinezurbanodidaktika.blogspot.com/ WHALE Gemma Ruiz https://gemmaruizdidaktika.blogspot.com/ ZARI O. Rebeca Gutiérrez Rodriguez https://orebecaguti...

PORTFOLIOA

Imagen
Blog honi amaiera emateko, azken hausnarketa bat egingo dut kurtso osoari buruz. Azterketak ailegatzear daude, beraz Blog honi amaiera egin beharra daukagu. Gure irakasleak kurtsoaren hasieran Blog bat egin behar genuela esan zigunean, pixkat galduta nengoen, lehenengo aldia zelako Blog bat egingo nuelako. Baina denborarekin, eta irakasgaia ulertzen joan nintzenean, errazago irudi zait egitea. Astero zailatu izan naiz, klasean eman eta egin duguna igotzen, baina batzuetan pixkat zaila izan zaidan ere, lortu izan dut egin dugun guzti-guztia hemen adieraztea. Egin dugun guztia gogoratzeko, bidai motz bat egingo dizuet, beraz, espero dut zuen gustokoa izatea. Lehenengo astean, irakasgaiari hasiera eman eta gero, Ivan Illich -eri buruz hasi ginen lan egiten. Bere pentsamendua hobeto ulertzeko eta ikasteko modu tradizionala alde batera utzita, beraren 3 kapitulo irakurri izan genituen, eta irakurri eta gero hainbat galdera erantzun izan genituen denon artean. Esan beharra du...

IRAKURGAIAK

Gure irakasleak bi kapitulo irakurtzeko esan zigun. Eta irakurri ondoren ideia garrantzitsuenak atera eta power point bat egin genuen, idei garrantzitsu guztiak batera edukitzeko. Hemen usten dizuet:

BEATRIZ PRECIADO

Imagen
´ PIENSO, LUEGO EXISTO Egun batean, klasera ailegatzean Beatriz Preciadoren bideo bat ikusi izan genuen, ondoren denon artean komentatzen egon ginen. Beatriz Preciado, transgenero den filosfo bat da. Bere bideo honetan azaltzen du emakume eta gizonen artean desberdintasun anitz daude edota eskola gaur egun normalizatuta dagoela beraren ustez. Gainera, gehien gustatu zaidana izan da, berak pentsatzen zuen guztia azaltzen duela rodeorik gabe.

HEZIBERRI METODOLOGIA

Metodologia bakoitza aztertu ondoren, heziberri metodologian zentratu ginen eta bertako idei nagusiak aterta genituen, power point bat osatuz. Hemen uzten dizuet:

KONPETENTZIAK

Gaurko klasean, Sacristanen eta Jose Moyaren hainbat bideo ikusi ditugu. Ondoren galdera batzuei erantzun diegu. Horien arabera, honako hau atera dut. Lehenik eta behin, Sacristani ez zaizkio konpetentziak asko gustatzen, bere ustez hezkuntzaren inguruan dagoen gorputz profesionala ahula delako, eta erlijio-potilikoaren boterearen menpe dagoelako. Bestetik, Jose Moyaren arabera, jarrerak, habileziak, eta mobileziak, beste batzuren artean biltzen ditugu egoera jakin bati irtenbidea emateko. Horretaz aparte, biak adierazi dute eskola barruko nahiz aparteko esperientziak batu behar genituela konpetentzia bat eskuratzeko. Amaitzeko, Moyaren iritziz curriculum erreala hobetu dezakete konpetentziak, baina egin behar oso onak sortuz.

METODOLOGIAK

Hainbat testu eta bideo ikusi behar izan genituen hainbat metodologiei buruz. Ondoren, metodologia bakoitzaren lan bat egin genuen, ideia garrantzitsuenak jarriz. Gainera, talde bakoitzak bere metodologia azaldu zuen, kasu honetan gure metodologia, gure unitate didaktikoari zuzenduta, arazoetan oinarritutako metodologia zen. Hona hemen metodologia guztien lanak: 1- PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA 2- IRAKASKUNTZA KOOPERATIBOA  3- KASUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA  4- ARAZOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA

ESKOLA MOTAK

Klasean, hainbat egunetan eskola mota desberdinen bideoak ikusi izan ditugu, metodología desberdinak ikusteko eta horiei buruz hausnartzeko. Hona hemen eskola mota horiek. AMARABERRI: Eskola mota hau, eskola publiko bat da. Testu liburuen kontra dago, hau da modu praktikoago batean lan eta ikasi egiten dute, umeen beharretara moldatuz. Gainera, adin desberdinetako umeak nahastuta daude, elkar laguntzeko eta besteekin gauza desberdinak ikasteko. Eta harremanei, pertsonalitateari eta ikasketei ematen die garrantzia. PAIDEIA:   Eskola mota hau anarkista eta libertarioa da. Beraien eskoletan berdintasuna egotea eta elkar errespetatzea ezinbestekoa da, eta gainera Ferrerek erabiltzen duen ideología praktikan jartzen du. Eskola barruan, asanbleak egiten dira, gertatu diren arazoak konpontzeko denen artean. ESKOLA TXIKIAK: Eskola hauetan guraso-ikasle-irakasle harremana oso estua da. Ume guztiak elkartuta daude, beraien adina alde batera utzita, elkarren artean gauza berriak ikasiz...

KARTOGRAFIA

Imagen
Taldeka jartzeko esan ziguten, talde bakoitza kartografia desberdin bat egiteko klasean eta kanpoan gertatzen diren arazoetan oinarrituz. Gure kartografian, gehiago zentratu gara gizartean eskolan baino, eskola gizartearen erreflejoa dela uste dugulako. Hau esanda, proiektu hau bi ataletan banan daiteke: alde batetik gorputza inguratzen duten hitzak eta esaldiak, eta bestetik, gorputza bere osotasunean. Neskaren inguruan duden hitzak eta esaldiak, gizarteak emakumeei gure egunerokoan buruan sartzen dizkiguten estereotipoei egiten diete erreferentzia; esaldi matxistak eta sexistak dira gehien bat. “se te va a pasar el arroz”, “¿vas a salir con esa falda tan corta?”, “cuando te maquillas estás más guapa”... Dena den, badaude arrosaz idatzitako esaldiak, esaldi feministak. Gizarte patriarkala botatzeko eta suntsitzeko sentitu eta gertatu behar diren esaldiak:     “luchar por lo que es nuestro”, “no nos matarán” eta “igualdad”. Ondoren, gorputza aurk...