Entradas

Mostrando entradas de abril, 2019

EXAMINED LIFE BIDEOA

Imagen
Klasean, egun batean, Sunaurari buruzko elkarrizketa bat ikusi izan genuen, non azaltzen duen nola eramaten duen aurrera egunero bere bizitza. Elkarrizketa horretan bi termino aipatzen eta azaltzen ditu. Lehenengoa dissability da, desgaitasuna duten pertsonekin erreferentzia egiten diona. Eta bigarrena impairment , gorputzarekin lotzen duena. Sunaura, gainera aipatzen du pertsona guztiak ez garela berdinak, beraz elkarrekin errespetatu behar garela bakoitzaren desberdintasunak kontuan hartuz. Eta guztioak laguntza behar dugula gure bizitzan zehar, gauza ona eta normala delako. Oso bideo interesgarri eta desberdina iruditu zait, hausnartzeko oso aproposa iruditu zaidana, horregatik ona hemen link-a ikusi nahi ezkero:  https://www.youtube.com/watch?v=k0HZaPkF6qE&feature=youtu.be

UNITATE DIDAKTIKOA

Azken aste hauetan unitate didaktiko bat egin behar genuela esan ziguten. Gure taldea, Salburuara joan ginenez K2-a egiteko, baliabide horrekin lotu nahi izan dugu unitate didaktiko hau. Hasieran, pixkat galduta geuden, ez genekielako zer egin eta nola lotu matematikarekin, baina pixkanaka lotzen joan izan dugu eta hurrengoa proposatu dugu arazo bezala. Matematikan neurriak eta azalerak lehen hezkuntzan ematen direnez, ideia ona iruditu zitzaigun Salburuara joatea, telebistan ikusten dituzten neurriak arazo bat gertatzen denean, errealitatera eramateko eta beraiek argiago ikusteko, liburuak alde batera utzita. Gainera unitate didaktiko hau, K2-rako matematikaren arloan erabili behar dugu, beraz oso modu erraza eta interesgarria iruditu zait, hainbat irakasgai batera lantzeko. Hainbat klase eman ditugu unitate hau azaltzeko eta egiteko. Eta azkenean gurea hurrengo arazoan oinarrituta egon da. Gure ikasleei Gasteizen gertatutako zenbait berri ekartzeko esango genien. Eta guztiak...

SALBURUA K2

Imagen
Lau hilabete honetan K2 egiteko esan ziguten. K2-a irteera bat egitean datza, eskola bateko ikasleekin, bertan egiten dituzten jarduerak ikusteko, ikasle irakasleen arteko harremanak ikusteko, eta baita ikasleen jarrerak ikusteko ere. Horretarako, leku anitz batzuen artean Salburua aukeratu genuen, leku oso polita delako umeei asko gustatzen zaiena, eta jarduera desberdin asko daudelako bertan egiteko. Lekua aukeratu ondoren, Salburua parkera deitu genuen jakiteko ze egunetan joango ziren ikasleak, eta eguna eta ordua adostu ondoren lanari ekin genion. Eguna ailegatzean umeekin elkartu ginen. Hauek, Armentia ikastolako 5.mailako ikasleak ziren, eta egia esanda oso oso gustura sentitu nintzen beraiekin. Irteera egiten genuen bitartean egiten zuten guztia apuntatzen egon ginen, K2-a xehetasun gehiagorekin egin ahal izateko.

ESTHER FERRER

Imagen
 Esther Ferrer, Euskal Herriko artista bat da, performance-areen artea praktikatzen duena, eta gaur egun Parisen bizi dena. Performanceak, inprobisatutako antzerkiak dira, momentuan bertan ateratzen denarekin. Performanceak, askotan errepikatzen badira ere, bakoitzean gauza desberdin bat ateratzen da, eta berdina gertatzen da ikusleekin, aldi bakoitzeak gauza desberdinak egiten dituztela eta era desberdinean erantzuten dutela.

CONVIVENCIONALIDAD

Aztertu izan genuen Ivan Illichen hirugarren kapitulua Convencionalidad du izena. Ivan Illich-erentzat, eskola zeremonia mitopoetiko bat dela esaten du, eta horregatik gure kabuz ikasteko askatasuna proposatzen du testu honetan. Hortaz aparte, bizikidetasuna aipatzen du, eta berarentzat proiektu bat da, gizarte moderno bat sortzeko. Bestetik bi harreman motei buruz hitz egiten du. Batetik harrenan autonomoa azaltzen du, autogobernueak sortu duena, balore berri batzuk sortzeko eta pertsonalki erabiltzeko. Eta bestetik harreman heteronomoa azaltzen du, estruktura bertikala bizitza antolatzen duena, adibidez garraioak. Gainera, hori gutxi baliz Illichek deseskolarizazioa proposatzen du, baina honek erabaki politiko bat hartzeko baldintzak bermatzea sustatzen du. Hortik abiatuz ere, teknologiaren beharra aztertu behar da eskolaren barruan, ea merezi duen ala ez.  Azkenik, Illich-en arrazionalitate utopikoaren azken zentzua aurrerapen zientifiko eta berrikuntza industrialen batu...

CURRICULUMA

Imagen
Curriculuma pertsona batek ikasten duen guztia da, eta 3 mota bereizi daitezke. Curriculum formala: legez eta derrigorrez ikasi behar dena azaltzen den dekretu bat da. Curriculum ausentea: konturatu gabe eguneroko bizitzan inkonszienteki ikasten duguna da. Adibidez, hegazkinetan azafata neskak bakarrik ikusten baditugu, umeak pentsatu dezakete ezin direla mutilak egon postu horretan, neskeentzako lan bat delako. Curriculum ezkutua: bisualki nahi edo ez nahi ikasten duguna da. Adibidez klaseko mailak nola dauden antolatuta sexua kontuan hartuta. Azkenengo mota hori gehiago lantzeko, gure fakultatean non aurki genezakeen landu genuen. Eta hurrengo lekuetan aurkitu izan genituen. Hona emen argien ikusten diren bi argazki: Argazki honetan bi panel txiki ikusi daitezke, adierazten dutenak fotocopiak egiterako orduan ikasleak eta irakasleak leku desberdinetatik joan behar direla. Irudi honetan komunera joan ezkero bereizketa bat dagoela esaten digu. Alde batetik genero bereizke...

IRUDIEN BIOLENTZIA

Imagen
Gaur egun telebistan, sare sozialetan eta eguneroko bizitzan milaka argazki ikusten ditugu inportantzia ematen ez ditugunak. Gehienetan argazki horiek ikusterakoan bakarrik lehenengo begiradarekin ikusten duguna ikusten dugu, baina argazkiak detaile guztiekin begiratuko bagenituen gauza asko ezkutatzen dituztela konturatuko ginateke.  Horregatik kontu asko eduki behar dugu argazki bat argitaratzean edota ikustean, batzuetan konturatu gabe kolektibo baten kontra edo alde egin dezaketelako.

GORPUTZAREN NORMALIZAZIOA

Imagen
Paul B. Preciado aktibista eta filosofoa den pertsona garrantzitsu bat da. Egitura politikoa eta gorputza aztertzen du, eta klasean berari egindako elkarrizketa bat ikusi eta gero gauza berri batzuk ikasi izan ditut. Bideoan sexualitatea aipatu izan da, eta horri garratzi gehiago ematea oso aproposa iruditu zait. Umeak oso klase gutxi izaten dutelako beraien bizitza osoan sexualitateri buruzkoa, eta nire ustez gai oso inportantea eta garrantzitsua da, jakin behar dena beraretaz.

PERFORMANCE VI

Ivan Illichen performekin amaitzeko, beste klaseko batzuk azkenengoa prestatu zuten. Hori aurrera eramateko, bakoitzari paper bat banatu ziguten eta bi talderen artean batean jarri behar genuen papera: etxean edo eskolan. Horrekin konturatu nintzen gauza guztiak edo gehienak eskolan naiz etxean eta eguneroko bizitzan lantzen ditugula. Adibidez geografiarekin gertatzen den berdina. Geografia klasean ematen da, baino ondoren klasetik ateratzean eta edozein lekutara joanez gero geografia lantzen hari gara.

PERFORMANCE V

Ivan Illichen kapituluak aztertzen jarraitzeko, beste performance bat egin zuten klaseko beste batzuk. Horretarako, kalera atera ginen, eta klaseko batek zelo baten gainean ibiltzen hasi ginen, eta beste guztiok beraren atzetik jarritu genuen berdina egiten, batzuk izan ezik kanpotik joan zirela. Horrekin azaldu nahi zuten, gizartea teknologiaren menpe dagoela, eta teknologiarekin lan eginez gero arrastoa leku guztietan uzten dugula.

TOM BOY PELIKULA

Imagen
Pelikula hau, Tom Boy izena du, eta 2011-ko pelikula frantsesa da. Pelikula honen protagonista Laure izena du. Laure, 10 urteko neska bat da. Neska honek transgenero da, mutil sentitzen dena. Laure auzos aldatzen da, eta bertan ezagutzen duen ume guztiak mutila dela pentsatzen dute. Hori gutxi balitz, bertako neska bat Lisa izenekoa, berarekin ateratzen hasten da, baina jakiten duenean benetan neska bat dela, desberdin tratatzen hasten dira. Pelikula hau, errealitatean egunero gertatzen dena argi eta garbi islatzen du, egunero horrelako kasuak ikusten ditugulako gure inguruan. Ehunka pertsona egunero ziur naiz ez dutela eser ezaten besteoi beldurragataik, eta pentsatzen dutelako bakarrik geratu al direla besteak jakiten badute, baina pensatzen badugu, zer da mutila edo neska izatea? Asko inpaktatu zidan eszena bat eta gustatu zitzaidana, bere lagunak futbolean jokatzen zeuden bitartean gertatzen zena zen. Guztiok kamisetarik gabe zeuden jokuan eta bera asko pentsatu eta gero, e...

PERFORMANCE IV

Beste taldekideen momentua zen, beste performance bat egiteko Ivan Illichen inguruan. Talde honek, taldeka jartzeko agindu ziguten eta ondoren talde bakoitzari pieza bat deseginda banatu ziguten. Eta montatzeko esan ziguten. Talde gehienok montatzeko kapaz izan ginen, baina gure albotik pasatzen zirenean gaizki zegoela esaten ziguten. Horrekin adierazi nahi zuten, eskolan eta bizitzan orokorrean, gauzak modu bakarrean daudela ondo, eta beste modu batean egiten baditugu gaizki daudela esaten digutela konturatzeko.

PERFORMANCE III

Nire taldearen momentua ailegatu zen performance egiteko. Lehenengo eta behin, guztiok ilara batean jartzeko agindu genien eta esaldi bat esan genuen altuz. Hau egiterakoan, bakoitzak esaldia memoriaz errepikatzeko esan genien, eta prozesu hau 3 esaldiekin errepikatu genuen. Honekin azaldu nahi genuen, gaur egun guztia memoriaz ikasteko esaten digutela, eta askotan gauzak gure hitzekin esaten baditugu gaizkitzat hartzen dutela. 

PERFORMANCE II

Beste talde batek performance bat egiteko ordua ailegatu zen. Talde honek ere Ivan Illichen kontzeptuetan oinarritu zen performance hau egiteko eta hurrengoa egitera ausartu ziren. Taldeko batek instituzioen izenak esaten hasi zen, klasetik bueltak ematen zituen bitartean. Beste batek, zenbakiak esaten zituen atzetik aurrera, klasetik ibiltzen zuen bitartean. Hirugarrenak, zenbakiak esaten zituen ere, baina honek inongo ordenik gabe, eta azkenak ordenean esaten zituen zenbaki batzuk. Taldeko laurok, aldi berean hasi ziren esaten bakoitzak esan behar zuena, eta horrekin adierazi nahi zuten, instituzioen poderioz gure imaginazioa aldatzen dela eta gaur egun balio duen bakarra zenbakiz eta hitz egiten dena dela, bestea ezertarako balio ez den bezala. Oso lan interesgarri iruditu zitzaidan, errealitatea guztiz isladatzen duelako. Eta horri buruz hausnartzeko oso ondo egon zela pentsatzen dut.