LA CRITICA DE LAS HERRAMIENTAS



Hurrengo egunetan, Ivan Illich-en hainbat kapitulu desberdin irakurri izan ditugu, beraren pentsamenduak eta ideiak hobeto ulertzeko eta ezagutzeko.

Lehenengoa, ¨La critica de las herramientas¨ du izena. Bertan, Illich-ek aipatzen du berarentzat herramientak dispositibo bat direla helburu bat lortzeko, adibidez ordenagailuak, arkatzak… 
Gainera, azaltzen du beraren ustez gaur egun ez garela gai nahi duguna aukeratzeko, baizik eta instituzionalizatuta gaudenez, inposatzen digutena ikasi behar dugula, eta honekin berarekin bat  egiten dut.
Bestetik, aipatzen du, eskolatik aparte gure kabuz ere gauza asko ikasi ahal dugula, gure eguneroko bizitzan zehar. Eta ikasteko, ez dela beharrezkoa eskolara joatea. Honekin esan beharra dut, guztiz ados nagoela, ez dela bakarrik garrantzitsua eskolan ikasten duguna, gure eguneroko bizitzan ere gauza oso garrantzitsuak ikasten ditugulako.
Amaitzeko, adierazten du, eskolak ezin dituela jatorriz ekartzen ditugun ezaugarriak kendu, baizik eta azpimarratzen dituela. Baina aldi berean, herramienta bakarra da ¨berdintasuna¨ jotzen duena, besteak gehiago bultzatzen dituelako. Eta horretaz aparte, azpimarratzen du, ez zuela eskolak gustuko, zertifikatuetaz ez zelako fio.

Comentarios

Entradas populares de este blog

IVAN ILLICH

PERFORMANCE IV